Irungo Udalak, Gazte Informazio Bulegoarekin batera, Irungo Zinema eta Bideo Gaztearen IX. Lehiaketa antolatu du. Edozein nazionalitate duten 18 eta 35 urte arteko gazteek parte hartu dezakete. Fikziozko film laburrak aurkeztu behar dira, bideo edo zinema formatuan egindakoak. Urriaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Bi kategoria egongo dira:
Beste sari batzuk ere egongo dira: Euskal Zuzendariaren sari berezia (bideo eta zinema formatuan), Ikusleen saria (bideo eta zinema formatuan), + Laburrak saileko saria eta Bidasoaldeko Laburmetrai Onenari saria.
Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke eta errealizadore bakoitzak, gehienez, bi lan aurkezteko aukera izango du.
Lehiaketa abenduaren 26, 27, 28 eta 29an egingo da eta urriaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.
Irungo Udalaren webgunean daude oinarriak eta izena emateko orria.
Erantzun
Sartu