Sustatu logoa Teknologia albisteak

Iruñeko Gaztetxeak badu webgunea

Jon Aldai - Iruña
2004-07-29 10:07

Gaztetxearen defentsa birtualean ere egiten dihardute Iruñeko Gaztetxekoek. Batu dituzte webgune honetan argazkiak, tailerren berriak, manifestazio deiak, Euskal Jairen historia… Euskaraz baino gaztelerazko eduki gehiago duen arren informazio zuzena jasotzeko modua eskaintzen dute, behintzat.

Azken aldian botako dituzten beldur dira eta hainbat ekintza izan dira botatze horren kontra. Atzo atxilotutakoak askatu dituzte Atzo arratsaldean Baluarten Euskal Jai Gaztetxearen aldeko ekintzan atxilotutako 7 lagunak askatuak izan ziren ordu batzuk komisarian pasatu ondoren. 4 lagunei istiluak sorraraztea egozten diete. Baluarteren kanpoaldean esku-orriak banatzeagatik atxilotutako beste hiruak kargurik gabe aske gelditu ziren. Euskal Jai Gaztetxearen inguruan izan diren azken gorabeherak irakur daitezke webgunean. Azken egunetako argazkiak ere ikus daitezke.

Mende bat du Euskal Jai frontoiak

Ia ehun urteko historia du Euskal Jaik. Lotura horretan irakur daitekeenez etxebizitzak egiteko nahia azaldu dute Udaletik behin eta berriz. Horren kontrara, gaztetxekoek diote inoiz baino biziago dagoela Euskal Jai: serigrafia tailerrak, argazkilaritza, jantoki begeterianoa, pilotan egiteko frontoia, saskibaloia, futbola, film emanaldiak… hamaika eskaintza ditu orain Gaztetxeak.

Webgunea creative commons-en lizentziapean egina dago. Elebiduna da, baina ez du aukerarik ematen dena euskaraz edo dena gazteleraz irakurtzeko. Informatzeko gurariz sortu den webgunea: www.euskaljaigaztetxea.net

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu