Teknologia albisteak
1

Iñaki Uria Askatzeko aldarria webgune berrian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-22 : 12:07

Beste Webgune Euskaldun Bat da Iñaki Uria dela-eta sortu dena. Beti pozten gara BWEB sortzen denean, baina hau sortu beharrik ez egotea ez litzateke txarra izango… Orain, gauzak daudenetan, informazio asko ematen duen webgunea da. Uriari mezuak bidaltzeko aukera ere badu. Iñaki Uria askatu.

Iñaki Uriaren curriculum-a

Iñaki Uriaren curriculum-a

Euskaldunon Egunkaria-ko lehen alea kaleratu zenean Uria zuzendariordea zen eta iritzi atalaren arduradun. 1992an zuzendari izendatu zuten, Pello Zubiria Argia-ra itzuli ondoren; eta urtebete geroago, Joxemi Zumalabe hil ondoren, kontseilari ordezkari kargua hartu zuen. Kargu horretan egon zen atxilotua izan arte.

Atxiloketa eta torturak

Atxiloketa 2003ko otsailaren 20an izan zen. Guk titular honekin eman genuen berria Sustatun: Egunkaria Guardia Zibilak hartuta, eta hainbat lagun atxilotuta . Madrilera eraman eta han jasatakoak horrela laburtu ditu Iñakik: panpin bat munstroaren eskuetan Ez da gutxiagorako, izan ere, www.uriaaskatu.com webgunean irakurri daitekeenez: Besteak beste, gorputza ahituta geratu arteko ariketa fisikoak egitera behartu zuten:
Igogailua, flexioak, sugandilak, abdominalak, besoak altxata iraun... lehertu arte. Gorputzak ezetz esan arte. Orduan euren zalapartak. Ariketak egiten jarraitu behar duzu... Edo hitz egin deskantsatzeko.(...) Poltsarena probatu ondoren, pistola buruan jarri eta klik tiro egin zidaten. Beste behin zigor gela ilunean infragorriak zituen tresna batekin apuntatu ninduten. Ipurtzulotik makila sartzeko keinu eta igurtziak... Elektrodoak ipintzeko mehatxuak... Martin Ugalde hil zela esan... Zer esango dizuet: kolpeak egunkari itxi batekin, lur busti gainean bueltaka...”

Barruan urtebete egin zuenean ere atera genuen elkarrizketa Sustatun. Orduan zioen, urtebete bezalatsu gabiltza Gaur, Badira 17 hilabete barruan dagoela Iñaki. Auzitegi Nazionalak neurrigabeko bermea jarri dio, lehen 600.000 euro, orain 450.000. Ez dago ez arrazoirik horrelakorik egiteko.

Beste Webgune Euskaldun Bat (inoiz sortu behar ez zena): www.uriaaskatu.com

Iñaki, eutsi goiari!

Erantzunak

Patxi Lurra
2004-07-28 : 16:52

Hau beroa!

Erantzun

Sartu