Teknologia albisteak

MP3 blogak, altxor musikalak bilatzeko lekuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-23 : 11:07

Geroz eta gehiago dira musikari buruzko blogak. Alde batetik, egunkari musikalak dira, beste aldetik edozein musika motari buruzko iruzkinak eta adituen aholkuak irakurri daitezke. Baina, altxor musikalak MP3 formatuan bilatzeko lekuak ere badira.

Pirateriatzat hartu daitezke musika eskaintza horiek, baina blogen egileek diote musika industriari mesede egiten dietela. Egile bakoitzak bere musika bilduma jartzen du Mp3an jaisteko moduan, eta geroz eta jende gehiagok jotzen du horrelakoetara musikan azkena zer den jakiteko.

Ahaztutako generoetako musika artxiboak, katalogoz kanpoko diskoak, abangoardiako artistak eta komunikabide handietara iristen ez den musika eskaintzen dute Mp3 blogek. Egunkari digitala, musika aldizkaria eta deskarga gunea batzen dituzte blog horiek.

Hemen musika blog batzuk. Ea zure gustuko bloga aurkitzen duzun:

www.mp3blogs.org

Fluxblog: Musika estilo ugari.

Soul Sides: Hip-hop ez komertziala eta rhythm'n bluesa.

The Tofu Hut: Soul, gospel...

Said the Gramophone: Rock indie, folk musika eta hip-hopa.

Music for Robots: Musika elektronikoa, hip-hop eta punka.

Largehearted Boy: Zuzeneko grabaketak eta diskoen B aldeak.

The Number One Songs in Heaven: Eskola zaharreko funk eta soula.

The Suburbs Are Killing Us: Reggae eta folka.

Ready Rock Moe Rex: Afrobeat eta rhythm'n'bluesa.

Erantzun

Sartu