Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Encounter: Ilegala?

Sustatu - Sustatu
2004-07-20 11:07

Datorren astean Valentzian egingo den Campus Partyaren kontra egin du, batez ere Sgaek. Dioenez, Espainiako Biblioteka Nagusiko edukia baino 55 aldiz gehiago pirateatuko da topaketa horretan.

Egile eskubideen aurkakoa

Sgaek (Sociedad General de Autores y Editores) dioenez horrelako topaketetan antolatzaileek ez dute eMule, Kazaa edo BitTorrent bezalako P2P sistemetara sarrera mugatzen. Eta horrek babestutako edukien truke librea eragiten du. Sgaek esan du : "Hori gertatzen bada, Campus Party topaketan edo beste antzerako ekitaldiren batean, ilegalak izango lirateke. Hala, egile eskubideen titularrek akzio judizialak erabiltzeko legitimitate osoa izango lukete".

Sgaeren ustez, "Informazio Gizartea egileen eskubideen babesean eta defentsan oinarritu behar da" eta horrelako ekitaldiek normaltasun itxura ematen diete berez ilegalak diren jarduera horiei.

"Bakoitzak nahi duen moduan erabiltzen du Internet"

Momentuz, Campus Party-k erantzun du esanez "bakoitzak Sarea erabiltzen du nahi duen moduan".

Euskal Encounter topaketa uztailaren 22tik 25era egingo dute BEC-en. Bitartean, SGAE-ren mehatxu eta adierazpenak barne foroetan eztabaidatu dituzte.

Euskal Encounter montaiaren argazki batzuk

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu