Blog berria: Euskara eta Publizitatea
"Euskara eta publizitatea" gaiaren inguruan hausnarketa egin eta eragitea du helburu blog berri honek. Euskara eta publizitatearen inguruko hausnarketak jasoko ditu: Itzulpenak, terminologia... Astean behingo ekarpenekin.
Askotariko gaiak landuko ditu
Euskararen egoera publizitate munduan. Euskarazko publizitatea. Euskarazko itzulpenak publizitatean. Euskara publizitatean dihardugunontzat. Iragarle euskaldunak. Publizitatearen inguruko terminologia euskaraz. Euskararen publizitatea... Eta benetako adibideekin hornituak, ahal izanez gero, gai horiek guztiak.
Astean behin-edo eskainiko da ekarpen edo adibideren bat blog honetan. Nahi izanez gero, zeure iruzkinak idatz ditzakezu bertan, jakina. http://www.sweetcreeps.com/euskaraz
Nori zuzendua
- Aipatu gaiaren inguruan interesa edo kezka izan dezakeen edozeini.
- Beren hizkuntzarekin kezkatuta dauden euskaldunak.
- Publizitatean dihardutenak.
- Itzultzaileak.
- Publizitate irakasle eta ikasleak.
- Euskara teknikariak.
- Kazetariak.
- Filologoak.
- Soziolinguistak...
Beste Webgune Euskaldun Bat, edo Beste Blog Euskaldun bat, behintzat.
Erantzunak kargatzen...