Teknologia albisteak

Enpresa Internetera Konektatzea: oraina eta etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoako Bazkundea - Gipuzkoako Bazkundea
2004-07-19 : 11:07

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Kutxa eta Euskaltel laguntzarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu dute, bertan hizlari eta telekomunikazio enpresa nabarmenenak gonbidatuz, egoera epe motzera eta luzera ikuspegi orokorra emanaz, Internetera konektatzearen aukera bakoitzaren soluzioak beraien abantaila eta oztopoekin.

Jardunaldia irailaren 21ean, Donostiako Miramonen eta sarrera doakoa izango da.

Dagoeneko programa eta parte hartzaileak Jardunaldiaren webgunean daude.

Interneteko modalitate loturek urte gutxian eboluzio handia izan dute, soluzio mugatuak izatetik, zeinak garesti eta geldoak, eskaintza zabal batekin topo egitera, prezio onak eskaintzen dutenak abiadura handia lortuz.

Hainbeste aldiz entzundako banda zabala errealitate bihurtzen ari da. Gaur egungo eta etorkizuneko konexiorako modalitate guztiak ezagutu eta informatu beharrean aurkitzen gara, eta horretarako materia honetan adituen laguntzarekin kontatuko dugu.

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Kutxa eta Euskaltel laguntzarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu dute, bertan hizlari eta telekomunikazio enpresa nabarmenenak gonbidatuz, egoera epe motzera eta luzera ikuspegi orokorra emanaz, Internetera konektatzearen aukera bakoitzaren soluzioak beraien abantaila eta oztopoekin.

Hitzaldiekin batera eta jardunaldiaren osagarri bezala, erakusketa izango da, enpresa-adituekin bakoitzaren kasu partikularra aztertzeko aukera emango duena.

Besteak beste parte hartuko dute:

Jardunaldi honetan zahazki, PLC (Internet sare elektrikotik), LMDS (Internet irrati bidez), ADSL, zuntz optikoa, satelite bidezko lotura, Wireless eta bestelako gaiak eztabaidatuko dira.

Etorkizuneko konekzio teknologiei dagokienez, Internet 2, ADSL abiadura handikoaren diseinu berriak edota WiMAX proiektuek eskainiko dituzten posibilitate berriei buruz hitzegingo da.

Denentzako hainbeste desiratutako Interneta lortu izana posible ote da? Beste Europako herrialdeak baino hobeto konektatuak ote gaude? ze mailatan aurkitzen dira, abiaduran, eskainitako erabilgarritasunean eta prezioan gainontzeko herrialdeak?

Gaian adituek egungo egoera azaldu eta Internetera konektatzearen bideak etengabe nola hobetu eztabaidatuko dute.

Informazioa eta, nahiz eta doan izan, beharrezko Inskripzio orria .

Erantzun

Sartu