Sarrerak erosteko ez dira perfektoak kutxa automatikoak: Ez didate dirua itzuli
Beste milaka pertsona bezala, Bilbon iragarrita zegoen (uztailak 14rako, atzo) David Bowieren kontzerturako sarrerak Elorrioko BBK bankuko kajero batean erosi nituen, 3 sarrera hain justu. Bi aste baino gehiago igaro dira kontzertua ofizialki berta behera gelditu zenetik, baina oraindik ez didate itzuli nere dirua, 150 euro inguru.
Kontzertua bertan behera geratzearen berria kaleratu eta handik egun gutxira, agertu zen honelako mezu hau bbk-ren webgunean uztailaren 5tik 11ra doan astean itzuliko zaizue dirua automatikoki, sarrerak erosteko kajeron erabiliko kontu berean. Baina badoa aurrera beste aste bat eta nik, behintzat, ez dut xentimorik ikusi. Mezua, gainera, desagertu da aipatutato webgunetik. Baten batek ba al daki zerbait?
-Dena dela, eskarmentuta nago eta ez noa gehiago musikari dinosaurioen kontzertuetarako aldez aurretik sarrerak erostera. Orain dela urte batzuk, Rolling Stones-ekin antzerako parecido gertatu zitzaidan, Mick Jaggerren eztarria zela eta. Atara kontuok!
Erantzunak kargatzen...