Teknologia albisteak

Datozen lau urteotarako Zientzia, Teknologia eta Gizartea Plana eztabaidagai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-07-16 : 10:07

Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Gizartea Plana 2005-2008 prestatzeko lantaldeak biltzen hasi dira aste honetan. Uztail amaierara arte eztabaida prozesu batean egongo dira. Gaur, ostirala, Hizkuntzaren Teknologiak alorreko txostena eztabaidatuko dute.

Sei atal eta 28 txosten

Sei atal eta 28 txosten

Guztira 28 txosten izango dira eztabaidagai. Hizkuntzaren Teknologiak alorreko txostena izango dute eztabaidagai gaur, hilak 16, Josu Waliño Elhuyar Fundazioko kideak aurkeztua.

Informazioaren Gizartea atalean beste txosten batzuk ere eztabaidatuko dituzte: Elektronika eta Komunikazio Teknologia, Informatika Teknologiak, Informazio Gizartearen Zerbitzuak eta Enpresa Digitala.

Informazioaren Gizartearekin batera, beste bost atal landuko dituzte: Lehiakortasuna, Energia eta Ingurumena, Biziaren Zientziak eta Bioteknologia, Gizartea eta Bizi-kalitatea eta Baliabide biziak eta elikadura.

Txostenak eta egutegia, Interneten

Sarean eskuragarri daude hizlari bakoitzak aurkeztu behar dituen txostenak, Saretek.net webgunean. Hor bertan dago bileren egutegia ere.

Orain indarrean dago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana 2001-2004.

Erantzun

Sartu