Dirulaguntza handiagoa jasoko dute ezgaituei sarrera bermatzen dieten webguneek
Hauek dira webguneetarako garapena sustatzen duten eta laguntza jaso dezaketen Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruko programak:
- Hobeki Digitala Programa ETE-entzat: Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) enpresetan sar daitezen. %15 gehiago emango zaie, webguneak garatu edota extranetak sortzeaz gain, WAI arauak aplikatzen badituzte.
- Konekta Zaitez Lankidetza Programa: Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) elkarteetan sar daitezen. %15 gehiago emango zaie, webguneak garatu edota extranetak sortzeaz gain, WAI arauak aplikatzen badituzte.
- Konekta Zaitez Mikroenpresak Programa: Honen bitartez laguntza neurriak ezartzen dira Informazioaren eta Komunikazioen Teknologia berriak (IKT) mikroenpresetan sar daitezen. %15 gehiago emango zaie, web-orriak garatu edota extranetak sortzeaz gain, WAI arauak aplikatzen badituzte.
WAI arauen hainbat betetze maila daudenez, SPRI, S.A.-k bere webgunean argitaratuko du zein den dirulaguntza jasotzeko eskatzen den gutxieneko maila.
WAI arauak
World Wide Web Consortium partzuergoak bultzatzen ditu arau horiek, ezgaituek webguneetara sartzeko erraztasunak izan ditzaten. Partzuergo horretan 30 herrialdetik gorako 500 erakunde baino gehiago biltzen dira. Partzuergoak Interneteko estandarrak (protokoloak, hizkuntzak, irudiak, bideoak, eta abar...) arautzen ditu eta estandarron arabera programatzearen garrantzia zabaltzen du, horrela programatuz gero webak egungo zein etorkizuneko edozein gailutan bistaratu ahal izango direlako.
Erantzunak kargatzen...