Euskadiko 19 diskoetxe Cannes-eko Midem musika azokan
Midem: mundu osoko musika topaleku
Bigarren urtez izango dira Euskal Herriko disketxeak Cannes-en egingo den Midem azokan. Euskal talde eta bakarlariak gure mugetatik kanpo ezagutzera emateko helburuarekin abiatuko dira bertara. Euskal musikaren ekoizpena bultzatzeko eta artistak zein diskoetxeak ezagutzera emateko bide aproposa da.
Hauek dira Miden azokako azken edizioaren gaineko datuak: 100 lurraldetako 11.000 partehartzailetik gora, 4.500 diskoetxe-konpainia inguru, ia 400 erakustoki, 1.000 artista eta 800 komunikabide, guztiak 11.000 metro koadrotik gorako azalera batean bildurik.
19 disketxe izango dira
Elkarlanean, Metak, Gaztelupeko Hotsak, Gor Diskak, Oihuka, Brixton Records, Esan Ozenki, Agorila, Aus Art Records, Etxe-Ondo, Euskal Internazionala Musika, Goi Music, GP Records, Hilargi Records, Arise, Mar Digital, Musica Autonoma,, Noizpop, eta Two Bascos.
"Euskadiko Soinuak" egitasmoa
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila azken hiru urtetan garatzen ari den Euskadiko Soinuak ekimenaren kanpaina barruko egintza da. Midem 2004 azokan parte hartzea egungo kanpainaren ardatz nagusienetako da.
"Euskadiko Soinuak" programaren 2003-2004ko kanpainak hainbat egintza jasotzen ditu:
- www.euskadikosoinuak.com webgunea jarri dute martxan, Internet bidez, euskal disketxeen industriaren berri emateko.
- Euskadiko Soinuak 3 promozio-diskoen argitalpena. Oraingoan 3. diskoa (folk-kantautore eta pop-rock musika) argitaratuko da. Horiek Midem-eko stand-ean izango dira 2003 produkzioaren ordezkari moduan.
- Musika-azoketan presentzia:
- Vic-eko XV. Mercat de Música Viva, 2003ko irailaren 25etik 28ra izan zen.
- WOMEX Sevillan, 2003ko urriaren 22tik 26ra izan zen.
- Cannes-eko MIDEM azoka, 2004ko urtarrilaren 25 eta 29 bitartean izango da.
Erantzunak kargatzen...