Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak

"Enpresetako euskara planen eragileentzako jardunaldiak" antolatu ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, urtarrilaren 29rako. Jardunaldien helburua gai honen inguruan dabiltzan pertsonen elkar ezagutza, kezka, iritzi eta etorkizuneko asmo eta ildoen elkar trukaketa dira, gaiaren inguruko gogoeta egiten jarraitzeko eta bide berriak definitzen joateko.

Egitaraua:

Goizean:

  • 09:15ean: Sarrera.
  • 09:30ean: Panela.

Ondorengo gaiak aurkeztuko ditu hizlari bakoitzak panelean.

  • Etorkizuneko finantziazio bideak, Mikel Izagirre. MCCko Euskara Koordinatzailea.
  • Euskararen erabilera organoetan, Adrian Zelaia. MCCko Idazkari Orokorra
  • Itzulpengintza eta terminologia euskara planetan, Patxi Alaña. ARTEZeko Zuzendaria.
  • 10:30ean: Atsedenaldia.
  • 10:45ean: Panelaren jarraipena.
  • Enpresetako euskara-planetako eboluzioa, Miel Guridi. ELHUYAReko teknikaria.
  • Pertsonen motibazioa enpresetako euskara planetan, Nekane Arratibel. Humanitateak eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hizkuntzen departamentuko burua. Mondragon Unibertsitatea. Elias Zumalde eta Joxpi Irastorza. EMUNeko proiektu arduradunak.
  • 12:00etan: Talde dinamikak. Gai bakoitzaren inguruan azterketa eta gogoeta egingo da taldeka, ekarpen eta iritzi gehiago jaso asmoz.
  • 13:30ean: Bazkaria Apotzako ostatuan.

Arratsaldean:

  • 15:30ean: Sindikatuen egitekoa euskara planetan, Leire Txakartegi. ELAko arduraduna Jabi Garnika. LABeko arduraduna
  • 16:00etan: Kalitate sistemak eta euskara, ELAY Taldea.
  • 16:30ean: Goizeko tailerren ondorioak eta eztabaida.
  • 17:30ean: Amaiera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu