Interneteko erosketak %139 hazi dira Espainian
2004-01-22 09:01
Visa-ren arabera, 58 milioi euro gastatu dituzte espainiarrek sarean Visa txartelarekin egin dituzten erosketetan. 2003ko azken hiruhileko datuak dira horiek eta 2002ko azken hiruhilekoan 24,5 milioi euro gastatu zituzten.
Turismoa onuradun nagusia
Sektoreei dagokienez, turismoaren eta aisiaren sektoreak izan dira onuradun nagusiak, 2003an % 323ko gehikuntza izan dute. Hoteletako erreserbek izan dute hazkunderik handiena, % 454koa, hain zuzen ere.
Lehen baino zerbitzu gehiago orain
Visa EU-ren arabera, geroz eta konfiantza handiagoa hartzen ari da jendea Internet bidez erosketak egiteko. Eta horrez gain, sarean eskaintzen diren zerbitzuak eta produktuak ere gehiago dira orain, duela urtebete baino.
Erantzunak kargatzen...