Skype: Interneteko P2P "telefono" erraminta berria
Skype du izena eta musika jaisteko Napster, eMule, Kazaa edo bestelako aplikazioen moduan funtzionatzen du. Konektaturik norberak bere lagun eta senideen zerrenda pantailan ikus dezake... lagun baten izenean klik egin eta "telefono" deia egiten da. Erraza da oso.
Bere ezaugarririk onena, zalantzarik gabe, soinu kalitatea da: oso garbia da...
Momentuz Windows-peko PCetarako dago eginik (soilik Windows 2000 eta XP), eta ez dute baztertzen beste sistema eragile eta plataformatan sistema gauzatzea. Eskatzen duena, PC azkartxo bat (azkeneko 2-3 urteotan erosia gomendatzen da), mikrofonoa eta bozgoragailuak.
Eta azkenik, euskaldunontzako ere badu bere abantailtxoa: nahiz eta jatorriz euskaraz ez etorri, aplikazioaren etiketa eta barne-testu guztiak edozein hizkuntzara itzuli daitezke (euskarara barne, noski); trabatxo bakarra, testuok itzuli behar direla.
Kontutan hartzeko erraminta zalantzarik gabe. Telefono deien faktura jaitsi nahi baduzu, hemen aukera on bat...
Erantzunak kargatzen...