Nontzeberri kultura webguneak eta FANT Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdiak Nontzeflash animazio lehiaketa jarri dute martxan.
Lehiaketa on-line duzue www.nontzeflash.com gunean eta lan onenak FANT 2004an pantailaratuko dira. Dagoeneko, Katalunia, Espainia, Peru, Italia, Holanda, Kolonbia, Argentina, Kanada, AEB, Bolibia, Australia eta Euskal Herritik bidalitako 26 flash movie daude ikusgai.
Epaimahaiak erabakiko du lan horietatik onenak zeintzuk diren. Horrela dago osatua: BegoƱa Vicario (EHUko irakasle eta zinegilea), Ernesto del Rio (ZINEBIko zuzendaria) eta animazio multimediako animatu enpresak ( www.animatu.com ).
Lanak (cartoon, motion graphics...) SWF formatuan aurkeztuko dira eta artxiboa ezin izango da 2,5 Mb-koa baino handiagoa izan.
Lanak jasotzeko epea 2004ko apirilaren 15ean amaituko da. Dena den, antolatzaileek izugarri eskertuko dute lanak lehenbailehen bidaltzea, jaso orduko Nontzeflash-en jartzeko internauten gozagarri.
Lehiaketak honako sari hauek banatuko ditu:
Informazio gehiago www.nontzeflash.com gunean.
Zalantzarik izanez gero, idatzi nontzeflash@nontzeflash.com helbide elektronikora edo deitu (34) 94 402 90 92 edo 615705852 telefono zenbakira.
Baldintzetan irakurria:
-12. Egileek, parte hartze hutsagatik, animazioen komunikazio publiko, erreprodukzio, zabalkunde eta transformaziorako eskubideak ematen dizkiete Nontzeberri.com eta FANT jaialdiari hurrengo lehiaketaren deialdia zabaldu arte. Eskubideok luzatuko dira egileak berak ez badu aipatutako klausula bertan behera uzten. Denbora horretan Nontzeberri.com-ek animazioak erabili ahal izango ditu erakusteko on-line (nontzeflash.com) eta off-line (FANT). Nontzeberri.com geratuko da saritutako lanen eskubideekin, besterik erabaki ezean, haiek zabaldu ahal izateko egileekin hitzartutako baldintzetan.
Beraz lehiaketaren beste ediziorik ez bada gertatzen, egile-eskubide guztiak betiko antolatzaileentzat.
Interneteko material kreatiboen lehiaketa guztiak ez dira horrelakoak. Bush in 30 Seconds iragarki lehiaketa ospetsu horretan, bidalitako lanak Creative Commons lizentziarekin babestu dituzte.