Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hollywood-era ere iritsi dira piratak

Sustatu - Sustatu
2004-01-21 10:01

Estatu Batuetako zine industriak kolpe ederra jaso du bi pelikula horiek sarean egotearekin. Joan den urtean AEBetako Zinematografia Elkarteak debekatu egin zien Akademiako boto emaileei kopiak Internet bidez zabaltzea. Zinemagile independenteen kexuen ondorioz, debekua kendu behar izan zuten. Kopia ilegalak zabaldu eta saltzeagatik AEBetako zine industriak 3.000 bat milioi dolarreko galerak izan ditu.

Piraten aurkako ikerketa

Hollywood-eko estudioek Oscar sarietako boto emaileei banatu zizkieten bi pelikula horien kopiak, eta beraiek dira susmagarri nagusiak.

Joan den astean AEBetako Arte eta Zientzien Akademiak Somethin's Gotta Give filma Interneten zabaltzearen gaineko ikerketa hasi zuen. "Los Angeles Times" egunkariaren arabera, Carmine Caridi da erruduna eta bere errugabetasunerako frogarik ez badu ematen Akademiatik botako dute.

"The Last Samurai" ikusteko aukera

Tom Cruise protagonista duen The Last Samurai pelikula momentuko hamar ikusienen artean dago. Abenduan estreinatu zutenetik ia 100 milioi dolar bildu ditu mundu guztian. Zinean ez baduzu oraindik ikusi, sarean dago pelikula oso-osorik eskuratu nahi duenarentzat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu