Jardunaldiak: Euskal artea 1875 eta 1939 urte bitartean
Helburuak
"Artearen Bosgarren Jardunaldiak: 1875-1939 bitarteko Euskal Artearen Berrikuspena" izenburuko ekitaldiak proiektu zabalago baten zati dira. Izan ere, 1996an abiarazitako proiektu horrek Erdi Arotik XX. mendera arteko euskal artearen berrikuspena zuen xedea, bi urtean behin egitekoak diren jardunaldien bidez. Eusko Ikaskuntzak antolatu ditu jardunaldiok.
Jakintza alor hau zertan den ezagutzea da Donostiako Miramar Jauregian egin beharreko V. Jardunaldion helburua, Aktak eta gai honi buruzko Bibliografia eguneratua argitaratzearekin batera.
Txostenak eta Komunikazioak dira antolakuntza eskemaren oinarria. Txostenak, ospe handiko adituek beren gain hartuak, era honetara egituratuko dira:
2004ko martxoak 25, osteguna
- Modernitatearen iturburuak euskal artean. Javier Gonzalez de Durana jn.
- Arkitektura eklektikoa eta historizismoak. Nieves Basurto and.
2004ko martxoak 26, ostirala
- Arkitektura industriala eta lehen arrazionalismoa. Jose Angel San Esquide jn.
- Euskal eskultura XIX. mendetik XX.erako igaroaldian. Xabier Saenz de Gorbea jn.
2004ko martxoak 27, larunbata
- Kostunbrismoa, inpresionismoa eta art noveau delakoa euskal pinturan. Paloma Rodriguez Escudero and.
- Lehen abangoardia mugimenduak pinturan eta fotografian. Adelina Moya and.
Txosten horietako bakoitzak sorturiko esparruaren baitan kokatu beharreko komunikazioek, aldiz, garai horretako euskal arteari buruz egiten ari diren ikerlanak ezagutaraziko dituzte.
Jardunaldien egunetan, garai horretan (1875-1939) giroturiko film ziklo bat proiektatuko da Donostiako zine areto batean, Donostia Kulturaren Zine Sailaren laguntzari esker.
Martxoaren 28an, igandea
Bosgarren Jardunaldien amaiera gisa, ibilaldi-txango bat antolatu dugu Bilbon zehar (Nieves Basurto and. txostengileak lagundurik) garai horretako arkitekturaren adierazgarri nagusiak ezagutzeko. Bukatzeko, gaiari dagozkion gelak bisitatuko ditugu Arte Ederretako Museoan.
Aurreko guztietan bezala, Jardunaldi hauen irakas balioa kontuan hartuko da Euskal Herriko Unibertsitatearekin adosturiko kredituak lortzeko.
Erantzunak kargatzen...