Sustatu logoa Teknologia albisteak

Agenda alternatiboa jarri dute sarean

Sustatu - Sustatu
2004-01-16 09:01

Esan dugu parte hartzeko deialdia egiten dutela egileek, baina egia esan, egileen berririk ez dago webgunean. Ez dakigu nork egin duen.

Helburua

Hau da webgune honen helburua (prentsa oharretik hartua): "askotan ibiltzen gara ez garela ziur egoten manifestazio, kontzertu edo hitzaldiren baten ordua edo lekua zein den, edo baita, ez garela enteratzen egongo denik ere. Honako hutsune hau saihestu nahian, webgune berri bat sortu nahi izan dugu non informazio guzti hori biltzen saiatuko garen guztion eskutara egon daitezen.

Guztion parte hartzea:

Helarazi duten prentsa oharrean jendearen parte hartzea bultzatzen dute. Webgunean informazioa eskura izateko, egileen esanetan, "guztion parte hartzea guztiz beharrezkoa izango litzateke. Ekintza edo ekitaldiren baten berri izanez gero, gure helbide elektronikora idaztea besterik ez zenukete eta ahal bezain laster webgunean jarriko genuke. Webgunea martxan dago jada eta zuen denon parte hartzearekin osatuko dugulakoan gaude".

Biltzen diren gaiak:

  • Mobilizazioak: manifak, kontzentrazioak, deialdiak...
  • Kontzertuak: jaiak, gaztetxeak...
  • Bestelakoak: hitzaldiak, erakusketak, topaketak, mintegiak...

www.agenda-alternatiboa.da.ru

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu