Sustatu logoa Teknologia albisteak

Castelló-ko kontzertua ere kantzelatua

Oraingoan Guardia Zibilak eta Burrianako [Castelló, Herrialde Katalanak] Udaletxeak aurrera eramandako mehatxuek lortu dute Fermin Muguruza Kontrabandak bihar, ostirala hilak 16, bertako El Duende aretoan egin behar zuten kontzertua bertan behera geratzea.

Guardia Zibila

Bart gauean Burrianako Guardia Zibilak eskatua El Duende aretoko jabea koartelera joan behar izan zuen eta bertan eskatu zitzaion kontzertua atzera botatzea ustez istiluak gertatu zitezkelakoan eskuin muturreko talde batzuek konzentrazio bat konbokatu baizuten areto aurrean. El Duende aretoko jabeak ezezkoa esan zien Fermin Muguruzak legearekin arazorik ez zuelakoan oinarrituta eta berak ere dena garbi zuela eta ez zuela emanaldia suspendituko.

Udaletxeak

Gaur, hilak 15, Udaletxetik dei bat jaso ostean aretoko dokumentazioa guztia eraman behar izan du herriko etxera eta bertan alkatetzatik (PP) zuzenean esan zaio, emanaldia bertan behera utzi ezean aretoa itxiko ziotela. Halako mehatxuaren aurrean atzera egin behar izan du eta kontzertua bertan behera geratu da.

Metak diskoetxeak eta Fermin Muguruza Kontrabandak Guardia Zibilaren mehatxuak eta Udalaren xantaiaren ondoko jarrera deitoragarriak salatzen dituzte. Demokraziaren izenean beronen balio funtsezkoenetako bat, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, arinki erasotzen den egunotan edozein bide dirudi egoki dutela euren asmoak betetzeko.

Gure amorrua eta mezprezu guztia, baita aurrera egiteko borondate finkoena adierazi nahi dugu eta horrela birak aurrera egingo du larunbatean Gironako Salt herrian.

Fermin Muguruza Kontrabanda, Komunikazioa Tour

Honatx birak proposatzen dituen hurrengo hitzorduak:

  • Urtarrilaren 17an Salt (Girona): La Mirona.
  • Urtarrilaren 19an St. Joan de Vilatorrada, Cal Gallifa.
  • Urtarrilaren 21an Bartzelona: Apolo.
  • Urtarrilaren 22an El Morell: Centre Cultural.
  • Urtarrilaren 23an Lleida: Cotton Club.
  • Urtarrilaren 24an HUESCA: Jai Alai.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu