Sustatu logoa Teknologia albisteak

Atzera ere zentsuratua izan da Fermin Muguruza

sustatu - sustatu
2004-01-14 10:01

Iragan astean Santiago Konpostelakoan eta Ourensen emandako kontzertu jendetsuen ostean taldea Meridako bidea hartu zuen nahiz jakin Extremadurako Juntak, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, udal eta Espainiako poliziak eta Udaletxeak Disco Teatro aretoan eman behar zuten kontzertua bertan behera gera zezan lan mardula egiten ari zirela.

Kontzertrazioak deitzen dituzte musika aretoen aurrean

Azkenean eta talde zein aretoak aurrera jarraitu behar zutela konzentrazio bat konbokatu zuten aretoaren atearen aurrean non kalez jantzitako polizia eta Espainiako poliziaren 30 aleren babesarekin 12 pertsona elkartu baiziren. Kontzertua inongo istilurik gabe pasatu zen aretoa bete bete eginda zegoelarik, eta hau hasi eta berehala kanpoan bildurikoak alde egin zuten. Hurrengo data Cordobakoa izan zen, igandean hilak 11, Africa aretoan. Hemen ere Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, Andaluciako Juntak eta Gobernu delegaritzak kontzertua bertan behera uzteko saiakeratan jardun zuten baina Udalaren laguntzarekin taldea zalego zabal baten aurrean, sarrera guztiak aurresalmentan saldu ziren, eman zuen kontzertua berriro ere inongo istilurik gertatu gabe.

Bertan behera emanaldia Republika aretoan

Asteburu honetan taldea Valentziako Republika aretoan eman behar zuen kontzertua baina talde faxisten mehatxuen aurrean aretoko zuzendaritzak kontzertua bertan behera uztea deliberatu du.

Taldeak aurrera eramango ditu ondoko egunetan aurrikusita zituen emanaldiak:

  • Urtarrilaren 16an BORRIANA (Castelló) el Duende aretoan
  • Urtarrilaren 17an GIRONA-SALT: La Mirona
  • Urtarrilaren 19an ST. JOAN DE VILATORRADA Cal Gallifa
  • Urtarrilaren 21an BARTZELONA: Apolo
  • Urtarrilaren 22an EL MORELL: Centre Cultural
  • Urtarrilaren 23an LLEIDA: Cotton Club
  • Urtarrilaren 24an HUESCA: Jai Alai.

Taldeak bidalitako oharrean diotenez jarraitu egingo dute kontzertuekin

Alta ezin gauza bera esan Urtarrilaren 28 eta 29an Madrilgo Caracol aretoan Fermin Muguruzak eman behar zituen kontzertuen inguruan, izan ere Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta España 2000 talde neonaziaren zein talde mediatikoen presioek aretoko arduradunak kontzertuak atzera botatzera behartu baitituzte. Lerroon bitartez, Fermin Muguruza Kontrabandak hitzarturiko kontzertuekin aurrera jarraitzeko asmoa berresten du baita hainbat herrietara zabalduko den bira aurrera eramateko.

Hemendik aurrera eman daitezken arazo eta bertan behera gera daitezkeen kontzertuak taldearen gogoen aurkakoak dira, areto/antolatzaileak kanpoko presioak eraginda atzera egiten ez duten artean taldeak aurrera jarraitzeko asmo irmoa du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu