Sustatu logoa Teknologia albisteak

Enkante birtualetan aritzeko aholkuak

Sustatu - Sustatu
2004-01-19 10:01

Enkante birtualak, azoka birtualak edo azoka planetarioak, munduko edozein bazterretako saltzaile eta erosleak toki berean biltzeko tresna egokiak dira. Sareko enkante tokiek amaigabeko produktu-zerrenda eskaintzen dute: bigarren eskuko liburu eta diskoetatik hasita, ardo, harribitxi, automobil, antigoaleko tresna eta hegazkinerako txarteletaraino.

Joan den urtean artikulu interesgarri bat argitaratu zuten Consumer aldizkarian. Hona hemen enkante birtualetan arazorik ez edukitzeko hainbat aholku.

Iruzurra saihesteko aholkuak

Eroslearentzat

  • Web gunea ezagutzea eta enkanteen funtzionamendua ongi ulertu.
  • Saltzailea identifikatu.
  • Enkantean ateratako gauza ondo ezagutu.
  • Produktuagatik ordain dezakezun gehieneko kopurua finkatu eta hortik ez mugitu.
  • Kolpe bakoitzean, ez egin artikulu bat baino gehiagorengatiko eskaintza, irabazitako guztiak ordaindu beharko ditugu eta.
  • Ordaintzeko erak kontuan izan.
  • Iragarkiari buruzko informazio osoa jaso.
  • Iruzur susmorik izanez gero, web gunea informatu.

Saltzailearendako

  • Web gunea eta salmenta-mekanismoa ezagutu.
  • Artikuluari buruz ahalik eta informazio gehien eman.
  • Eroslearen galderei lehenbailehen erantzun.
  • Enkantea itxi bezain laster irabazlearekin harremanetan jarri.
  • Dirua jasoz batera merkantzia bidaltzea eta artikuluak hitzarturiko toki eta epean entregatuko direla segurtatu.

Enkante leku batzuk

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu