Sustatu logoa Teknologia albisteak

Maitasun mezuak SMS bidez

SMS bidezko II. Maitasun Mezuen lehiaketa abian da. Epea urtarrilaren 15ean amaituko da.

Bergarako Jardun Euskara Elkarteak antolatzen duen SMS bidezko II. maitasun mezuen lehiaketa abian da. Oinarriak honakoak dira:

  1. Pertsona bakoitzak ezingo du mezu bat baino gehiago bidali.
  2. Mezuaren ostean sakeleko telefonoaren zenbakia eta adina jarri beharko da.
  3. Mezuak jasotzeko epea mugatua da: urtarrilaren 1etik 15era.
  4. Mezuek jatorrizkoak eta euskaraz izan beharko dute.
  5. Mezuak honako telefono zenbakira bidali beharko dira: 605 712 469

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu