Joan den urteko balantzea: Googlen bilatuenak
Munduan bilatuena Britney Spears
Britney Spears izan da 55.000 milioi bilaketen artean bilatuena 2003an. Bigarren eta hirugarren daude, hurrenez hurren, Harry Potter eta Matrix. Hiru horien atzetik, honako hauek daude bilatuenen artean: Shakira, David Beckham, 50 Cent, Irak, Lord of the rings, Kobe Bryant eta Tour de France.
Espainian bilatuena Letizia Ortiz
Espainiako internautek gehien bilatu duten hitza Letizia Ortiz izan da. Dudarik ez dago zeresan handia sortu zuela Espainiako printzearen ezkontza iragarpenak eta jende askok jo zuen Espainiako erregina izango denaren gaineko informazio bila. Ortizekin batera osatzen dute hamarrekoa honako hauek: Terra, Gran Hermano, juegos, coches, Britney Spears, dibujos, Renfe, Iberia eta Real Madrid.
Frantzian bilatuena SNCF
Tren konpainia izan da bilatuena Frantziako internauten artean. Txartelak erosi, ordutegiak ikusi eta beste hainbat kontsulta egiteko bilatu dute SNCFren webgunea. Honako hauek osatzen dute hamarrekoa: FNAC, Star Academy, TF1, Matrix, SFR, Le Monde, Britney Spears, Air France eta Lorie.
Jabi Zabalaren balantzea
Jabi Zabalak ere egin du bere balantze propioa. Atzo argitaratu zuten Berrian eta Sarean.com-en ere badago. Weblogak, sare sozial telematikoak, Google, spam-a eta Irak-eko gerraren protesta online nabarmendu ditu Zabalak bere balantzean.
Erantzunak kargatzen...