Lehendabiziko aldiz urte luzeetan, wintel esparruko erraldoi batek (Hewlett-Packard) Microsoft alde batera utzi eta Apple aukeratu du negoziokide, musika saltzeko. Azken honek, bestalde, iPod mini musikagailuak aurkeztu berri ditu.
Harrigarria bada ere, albisterik deigarriena macintosh ordenagailuaren 20. urtemugan ez da gertatu Macworld urteroko erakusketa erraldoian, San Frantziskon, baizik eta Las Vegasen, Consumer Electronic Show delakoan. Azken honetan jakin izan da HP eta Apple enpresek hitzarmen bat egin dutela, zeinaren bidez, sagarraren enpresak iPod musikagailuak egingo baitizkio HPri, honek bere izenarekin sal ditzan. Horrekin batera, HPk instalatuko ditu bere ordenagailu guztietan iTunes programa.
Hitzarmen honen bidez, Apple urrundu egin da orain arte ordenagailuetan izan duen jarreratik, alegia, bere sistema eragilearen jabe bakarra izatetik. Horrek atarramendu eskasa eman zion PCetan, non Microsoft bihurtu zen de facto estandarra, bere sistema mundu guztiari lizentzian saldu eta gero.
HPk, aldiz, mezu bat bidali dio Microsofti, bere negozio lagunik handienari: ez nauzu ondoan izango beti eta ezinbestean. Aurretik esaten zen HPk berak sortuko zuela beste aparailu bat, musika jotzekoa, baina ikusirik nolako arrakasta izan duen iPodek, erabaki omen du hau dela merkatuan dagoen aparailurik onena eta ez duela merezi beste bat sortzea, horrekin lehian egiteko.
Applek jakinarazi du San Frantziskon 2 milioi iPod saldu dituela jogailua sortu zuenetik 2001ean eta 30 milioii abesti iTunes Musika Dendan iragan apirila ezkero.
Berritasun gutxi Macworlden
Aurtengo Macworld erakusketak, berriz, nobedade gutxi eskaini du. Jende asko ibili omen da batetik bestera, baina ezer ez da aurkeztu jendea aho zabalik uzteko modukorik. Aintzat hartzekoak izan dira, hori bai, berritasun hauek:
Erantzun
Sartu