Munduari buelta tandem-ean
Lehenago bizikletaz munduari bira eman bazion, orain tandem-ean egin nahi du, bere neskalaguna Miyuki-rekin batera. Bost kontinenteetan zehar 100.000 bat kilometro egingo dituzte eta zortzi bat urte emango dituzte bidaian. Proiektu horrekin munduko errealitatea ezagutarazi nahi dute.
Bidaia Interneten
Bidaiaren helburu nagusia da beraien esperientzia eta argazkiak helaraztea jendeari. Horretarako webgune bat sortu dute, www.acercandoelmundo.com. Webgunea komunikazio gune izatea nahi dute eta atariaren bidez edozeinek bidaiaren nondik norakoen berri jakiteko aukera izango du. Bidaia kulturala izango da eta webgunearen bidez gizatasuna, ezagutza, bizipenak, irudiak eta emozioa helarazi nahi dituzte.
Webgunean proiektu berri horren gaineko informazioa dago, baita lehenengo bidaiaren gaineko laburpen bat ere, argazki eta guzti.
Erantzunak kargatzen...