Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egurra eman die jendarmeek Demoei

Sustatu - Sustatu
2004-01-09 10:01

Baionan 63 pertsona epaituak izan dira euskararen ko-ofizilatasuna aldarrikatzeagatik. 16 urtetik hasi eta 71 urte bitarteko euskaltzaleak izan dira. Demo taldeak antolatutako trenbide gaineko mus txapelketaren partaideak dira. Inondik bada, aldarrikapenak egiteko modu baketsua.

Mus Txapelketa hau ordago bat izan zen SNFCrentzat, hauek Demoekin irekitako elkarrizketak izoztu dituzte, euskarari ateak itxiz, honen aitzinean, Demoek erantzun masiboa antolatu zuten trenbidea moztuz Hendaiatik Baionarat.

Euskararen aldeko eguna izan zen atzokoa eta hainbat euskaltzalek babestutakoa gainera. SOS euskara zioen afitxarekin ikus zitekeen, esaterako, Tomin Pellen.

Epaiketa

Prokuradoreak 300 (ikasleendako) eta 600 euroko isunak eskatu zituen. Erabakia urtarrilaren 15ean hartuko duela esan zuen epaileak.

Euskaldun batzuk euskaraz, beste batzuk erdaraz

Kuriosoa bada ere, epaile Frantsesak Euskal Herri hegoaldetik zetozen hamar epaituri itzulpen zerbitzua eskaini zien eta deklarazioa euskaraz egin ahal izan zuten. Iparraldeko epaituek, berriz, ez zuten aukera hori izan. Frantsesak zirela esan zien epaileak eta frantsesez egin behar zutela.

Eskaerak alaitasunez

Kantuan, aulkietara igota, antzezpenak eginez... hori dena epailea berriz sartu zen arte. Orduan gela husteko agindua eman zuen. Hortik gerora negar eragiteko gasa eta kolpeak non nahi.

Auzia beste medio batzuetan:

  • Berria Jendarmeek bortizki kanporatu dituzte auzipetutako demoak
  • Gara El juicio a los 63 demos termina con golpes, gases y heridos
  • EITB Los 60 Demos juzgados esta tarde en Baiona han sido desalojados por la policía

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu