Teknologia albisteak

Segurtasunez konektatu zure ordenagailua Internetera

Erabiltzailearen aurpegia
Mikel Larreategi - Eibar.ORG
2004-01-09 : 09:01

Nola konektatu gaitezke internetera forma seguruan gure Sistema Eragilea eguneratzeko? Blaster birusak (edo besteren batek) sistema eragilea lehen aldiz instalatu eta internetera konektatzen garenean kaltetu ez gaitzan eman beharreko pausoak zein diren jakinarazi du CERT erakundueak.

Abuztuaren hasieran hasi zen zabaltzen Blaster birusa. Windows 2000 eta Windows XP sistema eragileen zulo bat erabiliz barreiatzen zen eta eragin izugarria izan zuen.

Orduandik jende askok bere ordenagailuko diskoa formateatu, Windows XP berriz instalatu eta internetera konektatzean birusa sartuko ote zitzaion beldurra izan du.

Hala ere moduren bat egon behar da era seguru batean internetera konektatu eta dagokigun segurtasun adabakia jartzeko. Hauetxek dira pauso horiek CERT/CC erakundearen esanetan eta PandaSoftware enpresaren Oxygen3 alerta zerbitzuak banaturiko mezuan dionez:

  1. Ahal bada hardwarezko firewall edo suebaki baten atzean gaudela konektatu Internetera.
  2. Gure Sistema Eragileak baldin badauka, softwarezko suebakia aktibatu gure ordenagailura letozkeen kanpotiko ordenagailuen konexioak galarazteko.
  3. Guztiz beharrezkoak ez diren zerbitzuak desgaitu (Adibidez, fitxategi eta inprimagailuak konpartitzea).
  4. Hau guzti hau egin ostean, internetera konektatu eta Sistema Eragilearen garatzaileek eskaintzen dituzten segurtasun adabakiak instalatu.

Goragoko dokumentu horrek Windows XP, MacOS X, Unix eta Linux Sistema Eragileak dituzten makinetarako jarraibideak ematen ditu. Hispasec-en Una al dia alerta zerbitzuak ere, orain dela astebete inguru, SANS Institute erakundearen Guia de supervivencia para el primer dia en Windows XP argitaratu du.

Erantzun

Sartu