Teknologia albisteak
2

Eskuzko letra tipoak ordenagailuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-01-14 : 09:01

Fontifier sistemaren bitartez, norberaren idazkera ordenagailuan jarri dezakegu. Hau da, times new roman, helvetica… eta beste idazkera mota guztiekin batera, gure idazkera propioaren tipografia eduki dezakegu ordenagailuan. Mac eta PCetan erabil daiteke.

Ordenagailuan testu bat idaztean, gure idazkera propioa erabiltzea ahalbidetzen du Fontifier-ek. Ordenagailuak idazkera iturrian dituen letra tipoen zerrendan jarri daiteke norberaren idazkera modua. Horrela, letra testuetan eta programa grafikoetan eskuzko letra tipoa erabil daiteke.

Pausoz-pauso:

1. Plantila edo txantiloi orria hartu eta inprimatu. % 100-era inprimatuz gero, A4 tamainako orria osorik hartzen du.

2. Idatzi letrak plantilan. Komenigarria da errotulagailu tankerako boligrafo batekin idaztea. Utzi margena letra batetik bestera. Ez idatzi laukitxoen ertzetan. Lauki bakoitzaren goialdean adierazten da idatzi beharreko letra zehatza.

3. Eskaneatu txantiloi orria eta gorde gif. formatuan. 72, 75 edo 100 erresoluzioan gorde. Eskaneatzeko momentuan, orrialdea zuzen egotea garrantzitsua da, zimurrik gabe. Dokumentuak orientazio zuzena izan behar du, beraz, beharrezkoa bada azken irudia irauli behar da.

4. Bidali webgunera eta jaso zure letra tipoa. Webgunera bidaltzeko, izena jarri behar zaio letra tipoari. Gero, deitura hori izango du ordenagailuan. Arakatu eta irudia webguneratu. Azkenean, "fontify" botoian klikatu.

5. Instalatu zure letra tipoa ordenagailuan.

  • Windows:

Kontrol Panelean (Control Panels, Panel de Control) Iturrien (Fonts, Fuente) ikonoan klik bikoitza egin. Instalatzeko, arrastatu letra tipoa Iturrien leiho barrura.

  • MacOS X:

Letra tipoen fitxategian (Font file, archivo de fuentes) klik bikoitza egin. Zure letra tipoaren lagin bat bistaratuta geldituko da. Azkenik, "letra tipoa instalatu" botoia (Install Font, Instalar Fuente) klikatu behar da.

  • MacOS 9 edo lehenagoko bertsioak:

Ez da posible Fontifier erabiltzea.

Erantzunak

Mikel
2004-01-15 : 21:46

Posible al da Linux sisteman ere erabiltzea

>

> Ez da posible Fontifier erabiltzea.

Gari Araolaza
2004-01-16 : 09:49

> Posible al da Linux sisteman ere erabiltzea



Linuxek ulertzen du TTF sistema, beraz Fontifier-ek ez luke arazorik eman behar Linux-ean. Norbaitek frogatzen badu esan dezala.

Erantzun

Sartu