Teknologia albisteak
1

Sopelako udalerrian Wi-Fi sarea jarriko dute

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-01-08 : 11:01

Sopelako udalak Wi-Fi sarea sortzea onartu du udalerrian, Euskaltelen laguntza teknikoarekin. Herriko hainbat tokitan "hotspots" postuak jarriko dituzte eta nahi duenak Internetera konektatzeko aukera izango du postu horietatik.

Udaletxearen kanpoaldean eta barrualdean, pilotalekuan, kultura etxean eta Arrietara hondartzan jarriko dituzte "hotspots" postuak. Udalaren helburua da Wi-Fi txartela eta horretarako konfiguratutako ekipamendua duen edozeini aukera eskaintzea dagoen lekutik bere enpresa edo Sopelako udalarekin harremanetan jartzeko.

Bi hilabete barru martxan

Datorren astean hasiko dituzte instalazio lanak bi hilabete barru Wi-Fi sarea prest egotea espero dute. Probak egin ondoren, edozeinek erabiltzeko moduan egongo da sarea.

Spri-ren dirulaguntza jasoko dute

Duela bi hilabete Sustatun azaldu genuenez, Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak, I.G.- SPRIk Wi-Fi instalakuntzei dirulaguntzak ematea onetsi zuen. Konekta Zaitez Wi-Fi Programak WI-Firekin lan egiteko beharrezko elementuen instalazio osoa subentzionatzen du.

Sopelako udalak ere programa horren laguntza jasoko du eta gehieneko dirulaguntza 3.000 eurorainokoa izango da.

Erantzunak

Mikel
2004-01-08 : 19:56

Zein da helburua ? Herri osoak wi-fi bidez internetera dohainik konektatzeko aukera izatea, edo ta leku konkretu batzuetatik bakarrik ?

Erantzun

Sartu