Azken urtean % 60 igo da Interneteko ".es" helbideen erregistro kopurua. Red.es entitate publikoaren arabera, igoera hori hirugarren mailako domeinu estatalen sorreragatik gertatu da: ".com.es", ".org.es" eta ".nom.es".
Zientzia eta Teknologia Ministeriora atxikitako Red.es entitate publikoak dioenez, domeinu erregistroaren kopurua %60 igo da estatuko hirugarren mailako domeinuen eskaintza dela eta. "com.es", ".nom.es" eta "org.es" dira estatu mailako domeinu bukaerak. 2002an 43.476 helbide erregistratu ziren eta 2003an 69.547.
Guztira,estatu mailako 25.996 domeinu erregistratu dira Red.es-eko departamendua den Esnic-en bitartez. Horietatik %63a hirugarren mailako domeinuei dagokie (16.279). Gainerakoak (9.717), bigarren mailako ".es" daramatenak dira. Azken hauek ez dute igoera nabarmenik izan.
Zer da domeinu bat?
Sarean makina bat edo makina multzo bat aurkitzeko Interneten erabiltzen den identifikatzaile bat da. Interneten "IP helbidea" izeneko zenbaki bakarraren bitartez identifikatzen dira makinak. IP helbideak ez dira intuitiboak ezta gogoratzeko errazak ere. Beraz, beharrezkoa da modu intuitiboagoan, Interneten zerbitzuak eskaintzen duen makina edo makina multzo bat (web, posta, ftp ) gogoraziko duen entitate bat sortzea.
Zer da DNS zerbitzari bat?
DNS siglen esanahia "Domain Name System" da. DNS zerbitzariak domeinuaren deiturak IP helbideetara itzultzen ditu, sarera konektatutako makina ezberdinen arteko komunikazioa bideratuz.
Zertarako eduki domeinu bat
Pertsona edo enpresa batek Interneten presentzia izatea ahalbidetzen du domeinu batek. Gainera, sareko edozein puntutatik dagokion sarbidea ezartzen du. Pertsona edo enpresa jakin batek Interneten duen erreferentziazko izena bilakatzen da domeinua. Aldi berean, domeinu horretatik, erabiltzaileak nahi dituen zerbitzu guztiak bideratu daitezke (web, posta, ftp ).
Zer dira lehenengo mailako domeinuak? "Top levels domains"
Interneten izen edo deitura batek izan dezakeen maila gorena da Top Level Domain (TLD) bat; Interneteko domeinuen deitura sistema barruan, sareko hierarkian lehenengo postua du TLD-ak.
Zenbat mota TLD daude?
Bi mota "Top levels domains" daude:
Zer da hirugarren mailako domeinua?
Bigarren mailako domeinu baten azpian erregistratutako edozein deitura-domeinu, esaterako, ".com.es", ".mkt.com", ".co.uk". Mailen bereizketa puntuen (".") bitartez egiten da, adibidez: "niredomeinua.com.es", "niredomeinua.mkt.com"
Domeinuaren zein izen eskatu daiteke 3. mailan?
Edozein izen eskatu daiteke eta ez dauka zertan loturarik izan eskaera egiten dutenaren deiturarekin. Gainera, nahi beste domeinu izen eskatu daitezke.
Bi salbuespen daude. Hauetan domeinu deituren eta eskatzailearen artean harremana egon behar da:
Ez dut uste Euskal Herrian interes berezirik dagoenik .es domeinuak errejistratzen. .com domeinuak interesgarriagoak dira. Horiek ere, etengabe ari dira dantzan. Baliabide berri bat ezagutu dut berriki, jakiteko egunero zein izen errejistratzen diren. Adibidez:
new_com horren ordez new_net edo new_org jarrita, ez du funtzionatzen.
Artikulu honek ematen du Oscar Terolen programako txiste bat: ESPAÑA esatea debekatua dagoela. Zer da .es domeinua, ESPAINIAKOA ez bada. Ba Espainia ez da aipatua agertzen ezta behin ere.