Sustatu logoa Teknologia albisteak

Galder Perez-en "Krotos 2.0" lana saritu dute Teatro Laburreko III. Sariketan

Sustatu - Sustatu
2004-01-07 12:01

Aurten hirugarren aldiz antolatu du Kafe Bar Bilbaok Teatro Laburreko Gidoien Saria lehiaketa, Bilboko Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean.

Kafe-teatrorako edo formatu txikiko antzerki-lanetarako gidoiak aurkeztu dituzte lehiatzaileek. Epaimahaiek kontuan hartu dituzte lanen originaltasuna, literatur kalitatea eta antzezgarritasuna; hau da, ikuskizuna eszenara eramateko aukerak. Euskarazko lanak 1.200 euro eta agiria jaso ditu; gaztelaniazkoak 1.000 euro eta agiria.

Hiri handiko estoldetan

"Krotos 2.0" laneko protagonistak Teo eta Pol dira. Hiri handi bateko estoldetan bizi dira eta elkarren arteko hizketaldia da istorioko ardatza. Uraren gainean sortzen dira elkarrizketa eta eztabaida gehienak.

Absurduan oinarritutako tragikomedia

Bi gizon eta emakumezko bat dira "Amor & Libertad" antzerki-laneko protagonistak. Elkarrizketa absurduetan oinarritutako tragikomedia da.

Bi antzerki-lanak osorik irakurtzeko aukera duzue Kafe Bar Bilbaoren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu