Joan den abenduaren 26an pare bat estatistika kaleratu zituen Eustat-ek. 15 urte baino gehiagoko Internet erabiltzaileei egindako galdeketaren arabera, Google da bilatzaile erabiliena EAEn. Webgunerik bisitatuena, berriz, El Correo Digitalena da.
Atari eta bilatzaileen rankingean Aurki bilatzailea ageri da 20.postuan. Eibar.org-ek sustatzen duen bilatzailea euskarazkoen artean lehena (eta bakarra) da, eta EAEko hirugarrena, Euskaltel eta Kaixo-ren atzetik.
Google da bilatzaile erabiliena EAEn. Eustat-en prentsa oharrak ere horixe aipatzen du.
Webguneen rankingean lehenengo tokietan ageri dira egunkari digitalak, eta horietan lehena www.elcorreodigital.com. 50 helbide aipatzen dira eta, laburbilduz, egunkariak, banketxeak, administrazioa, unibertsitateak, bidaiak eta Internet zerbitzuak dira zerrendako izarrak.
Hamabost urte edo gehiagoko Internet erabiltzaileak erabilitako hizkuntzen arabera, honako emaitza hauek:
Euskara erabiltzen dutenen kopuruak behera egin du: Iaz, %15,1a zen azken hiruhilekoan. Maiztasunik agertzen ez denez, noizean behin hamarretik batek baino ez du erabiltzen euskara Internet-en. Eduki gutxi euskaraz edo ohitura gutxi dago euskarazko atarietara jotzeko?
Baina Internet inguruko datu horiek ez du ematen oso fidagarriak direnik. Alde batetik erantzun gutxi jasotzen direlako eta bestetik ez dirudi jendeak egia esaten duenik. Sexu eta joko atariak omen dira gehien bisitatzen direnak Interneten, eta euskal zerrendetan ezta horrelakorik ageri...
Datu eta estatistika gehiago Eustat-en.
Erantzun
Sartu