Spam-ari aurre egiteko, Mozilla
Zer da eta nola funtzionatzen du
Spam-a norberak eskatu gabeko edozein mezu elektroniko da. Interes komertziala dute; esaterako, hartzaileak produktu bat erosteko. Spam-ak sortzea oso merkea da: 100.000 pertsonei bidali eta 0,002ak erantzuten badu, negozioa ziurtatua dago. Interneteko trafikoaren %20 inguru, spam-a da.
Oso erraza da spam-ak bidaltzeko helbideak zerrendatzea. Spamatzaileek beren zerrendak osatzen dituzte eta gero elkarren artean trukatu edo salerosi. Azken batean, elur bola bezalakoxea da, helbide elektronikoen zerrendak etengabe handitzen doaz.
Badaude lege berezituak; esaterako, Espainiar estatuan eta Amerikako Estatu Batuetan. Baina, Interneten mugarik ez dagoenez, munduko beste edozein lekutatik bidaltzen dituzte spam-ak. Beraz, spam jarioa ezin da geldiarazi.
Nondik eskuratzen dituzte helbideak
- Posta zerrendetatik. Ondo konfiguratuta ez dauden posta zerrendetatik erraz hartu daitezke partaide direnen helbideak.
- Webguneetatik. Webguneetako posta elektronikoak hartzen dituzte. Ataria egin edo kudeatzen duen enpresako posta agerian izaten da gehienetan. Horrela, spamatzaileek erraz aurkitzen dituzte helbide horiek.
- Mezu kateetatik. Iristen zaizkigun mezu kate horiek helbide ugari daramate. Helbide horiek agerian daudenez, spamatzaileek eskura dituzte.
Aholkuak
- Kontuz non ematen duzun zure helbide elektronikoa.
- Harpidetzen zaren zerrendak moderatuak izan daitezela.
- Posta zerrenda "zikinak" erabili nonbaiten harpidetu, mezu kateak bidali eta horrelako ekintzetarako. Zure betiko helbidea gauza pertsonaletarako bakarrik erabili eta horrela, spam-ak ekidingo dituzu.
Kontuan izateko aspektuak izan dira aurrekoak. Gaur neurri prebentiboak hartzeak, etorkizunerako onurak ekarriko dizkizu.
Biktima bazara, zer?
Heltzen zaizkigun spam-ei aurre egiteko baliabideak eskaintzen dizkigu Mozilla-k. Librezale.org elkarteak euskaratu berri du Mozilla-ren azken bertsioa (1.5). Horrek programa bat dauka spam-a garbitzeko.
Mozilla sistema malgua da eta 94 hizkuntzetara itzulita dago. Software librea darabil eta ez batere hertsia, funtzionalitate berriak sortzeko aukera asko eskaintzen du. Bestalde, librea izaki, eguneraketak azkar egiten dira bertsio berrietan. Mozilla-k hainbat aplikazio ezberdin ditu:
- Pop-up leihoak blokeatzeko sistema.
- Itxura aldatzeko sistemak.
- E-postak kudeatzeko sistema.
- Webguneak sortzeko programak.
- Helbide liburu oso konpletoa.
- Txat-ak egiteko aplikazioak.
- Spama garbitzeko sistema.
Mozilla: posta zerbitzua
Mozilla-k posta elektronikoa kudeatzeko sistema dauka. Outlook-ean edo Eudora-n daukagun kontua, Mozilla-ren e-posta sistemara eraman genezake. Kudeatzeko sistema honek spam-a filtratzeko aukera ematen digu. Hau da, sistemaren kontrol tresnak spam-ak identifikatu eta karpeta berezitu batera (Junk edo Spam) eramaten ditu.
Spam-aren gainean, Sustatun:
Erantzunak kargatzen...