Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gabon garaietako birusak

Sustatu
2003-12-24 10:12

Posta elektroniko bidez jasotako zorion agurrekin kontuz ibili behar da, birusek eta troianoek eragin ditzaketen kalteak direla eta. Normalena da irudiren bat jasotzea: GIF, JPG edo BMP formatuan. Power Point-ean (PPS/PPT) egindako aurkezpenak ere asko erabiltzen dira.

SWF (flash) edo EXE (fitxategi exekutagarriak) formatuan heltzen zaizkigun zorion agurrekin kontu handia izan behar dugu. Posible da, mezu horiek zizare edo troiano bat (ordenagailua kontrola dezakeen programa) izatea.

Gomendioak

Horregatik, gomendagarria da honako pausu hauek ematea:

  • Antibirusa eguneratua izatea.
  • Jaso dugun mezua ezagun batena den edo espero genuen norbaitena den ziurtatu.
  • Kontuz erantsitako artxiboak daukan luzapenarekin (Bat/Pif/etb.).
  • Ez exekutatu artxiboa aurretik antibirus bat pasatu gabe.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu