Teknologia albisteak
2

Olentzero datorrenetik Erregeetaraino

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-12-24 : 13:12

Ikusiko zenuten moduan Sustatura ere etorri da Olentzero. Gure gunean ere badu lekua buru handi eta entendimenduz jantziak, logoaren gainean jarri da txintxo-txintxo. Beste gune batzuetan ere aurkitu dugu Olentzeroren berri, eta horiek erakutsiz oporretara joango gara Sustatukideok. Sustatuzale gehienok ere oporretan, ezta? Ba oso-oso ondo pasau!!!!!

Sarean ere aurkitu ditugu Olentzeroren gaineko beste hainbat istorio eta webgune. Hona hemen horietako batzuk:

  • Olentzaro.net webgunean Olentzaro ageri da, sutondoan eserita, pipa erretzen. Gunea berria da, koloretsua, alaia eta atal batzuk oraindik osatzeke ditu, baina hala ere topa daiteke gauza interesgarririk. Erakargarriena, agian, "Olentzaro" ipuina da. Nafarroako Pirinioetako herrixka batean bizi zen Joxe arotza, basoko Irati lamina eta Mari Anbotoko Damaren istorioa kontatzen du ipuinak. Horretaz gain, beste gauza asko ditu gune honek: gutunak, Euskal Herriko umetxoek Olentzarori beraien gutuna idazteko, opariak, jolasak, postalak, abestiak, marrazkiak margotzeko eskulanak, jarduera ezberdinak,etab
  • Olentzeroren bordan jolasteko eta abesteko aukera duzu. Horretaz gain, berandu xamar bada ere, oraindik baduzu aukera Olentzerori eskutitza idazteko.
  • Iruñeako Olentzerok ere badu bere lekua sarean, www.olentzeropamplona.com gunean.
  • Honako helbide honetan ere baduzu Olentzeroren berri: www.jalgi.com/olentzero. Gabonetako kanten letrak eta doinuak ere badaude gune honetan. Baita sareko Olentzerori eskainitako kanta ere: Zibertzero.

Olentzeroren gaineko beste hainbat informazio ere badago sarean, baina ezinezkoa litzaiguke guztiak hemen aipatzea. Espero dugu honekin pixka bat goxotuko genuela ikazkina. Ekarriko al digu Sustatuzaleoi ere zertxobait? Eskatu, eskatuko diogu behintzat, eskatzea debalde da-eta!

Sustatutik oparirik ez dizuegu emango, baina gabon zoriontsuak opa nahi dizkizuegu, etxeko sutondoaren beroan nahiz etxetik urrun, opor txiki hauek pasa behar dituzuenoi.

Adi, abenduaren 28an konektatu Sustaturekin , baina bestela, urtarrilaren 7a arte oporrak hartuko ditugu.

Oso ondo pasau danok gabonak, eta datorren urtera arte!

Erantzunak

Arantza Iriondo
2008-11-17 : 17:31



> - "Olentzaro.net":http://www.olentzaro.net webgunean ez da Olentzaro ageri. Non dago orrialde hori?

2014-12-08 : 12:23

Martxan dago berriz olentzaro.net orrialdea.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago