Unibertso iluna argitzen
2003-12-22 09:12
Laburbilduz, hau da Science aldizkariaren arabera 2003 urteko aurrerakuntza aipagarrienak:
- Unibertsoa argitzen. Unibertsoa materia iluna eta energia ilunataz osatuta dagoenaren aurkikuntza.
- Ikerkuntza genetikoa. Buruko gaisotasunetan, eskizofrenia edo depresioan adibidez, zerikusia duten geneen identifikazioa.
- Aldaketa klimatikoaren inpaktoa. Ugoldeak, deizozketa edota animali eta gizonengan aldaketa klimatikoak duen eraginari buruzko txostenak.
- RNA-a, eta garapen genetikoren lehen faseetan zelulengan duen eraginari buruzko ikerkuntzak.
- Molekula sinpleak. Molekulen jokaera ulertzeko biologo eta fisikoen arteko elkarlana goraipatzen da.
- Izar leherketa eta gama izpiak. 2003 urtean asko hobetu da unibertsoko energia leherketaren inguruko ulermena.
- Esperma y berezko obuluak. Fertilitate arazoetan sakontzeko aurikuntza eta ikerketak.
- "Ezker" materialak. Goi Teknologia eta erradiazio elektromagnetikoko hainbat material errazago era okerrean jokatzen dutela aurkitu da.
- Y Kromosoma. Y kromosomaren sekuentzia genetikoaren ikerketak.
- Minbiziaren aurkako terapiak. 2003ko ekainean kolon minbiziaren aurkako terapietan egindako aurrerakuntzak.
Informazioa Science aldizkaria kaleratzen duen American Association For The Advancement Of Science - AAAS -k kaleratutako Science Daily prentsa oharrean dator.
Erantzunak kargatzen...