Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kostu handiko telefono deien iruzurra sarean

Sustatu - Sustatu
2003-12-22 10:12

Softwarean

Eduki hornitzaileak diren enpresa batzuek tarifazio gehigarriarekin lan egiten dute (906 aurre-zenbakia); enpresa horiek softwarean gordeta gelditzen diren dei-programak kargatzen dituzte ordenagailuetan. Dei-programa horiek "nabigatzerakoan automatikoki aktibatzen eta desaktibatzen dira".

Programa horiek, tokiko deiak kostu handiko zerbitzuetara desbideratzen dituzte sarean. Asoziazioaren arabera, ekintza hori iruzurra da, erabiltzaileek ez baitute inolako informaziorik jasotzen. Hau da, erabiltzaileak ez daki noiz gertatzen de zerbitzu aldaketa eta ez dute kostearen berri.

2004 urtera arte

Ahozko telefono deietan dagoeneko desagertu dira 900, 903 eta 906 aurre-zenbakiak. Horien ordez, 800, 803, 806 eta 807 aurre-zenbakiak ezarri dira. Baina, datuen transmisioan, Teknologia eta Zientzia Ministerioak 2004ko urtarrilaren 1a arteko baimena eman du lehenengo aurre-zenbakiak erabiltzeko.

Komunikazioaren Erabiltzaile Asoziazioaren ustez, data luzapen horrek erabiltzaileentzako kalteak areagotu besterik ez du egiten. Horren guztiaren ildotik, Kontsumitzaile eta Erabiltzailee Elkarteak salatu zuen 175 zerbitzuk baino gehiagok ez duela errespetatzen legedia. Erabiltzaileek ez dute lege-babesari buruzko informazio egokia jasotzen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu