EGM-k (Estudio General de Medios) egindako azken galdeketaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan %27etik %29ra igo da Internet erabiltzaileen kopurua azken urtean. Espainiako autonomien artean hirugarrena da EAE. Nafarroan %20,9tik %25,5era igo da internauten kopurua.
Madril eta Katalunia daude Euskal Autonomi Erkidegoaren aurretik, biztanleen %35 eta %30,8 dira internautak, hurrenez hurren. Espainian %22,6-tik %27,8-ra egin du gora erabiltzaileen kopuruak.
Euskal Autonomi Erkidegoa
Nafarroa
Bistakoa denez, gehien erabiltzen diren zerbitzuak Interneteko nabigazioa eta posta elektronikoa dira. Hala ere, nabarmena da txat-aren beherakada: iaz Internet erabiltzaileen %25ak "txateatzen" zuen; aurtengo datuen arabera, %20ak txateatzen du.
Galdeketaren arabera, Yahoo! da Espainiako ataririk bisitatuena. Iaz Terra zen bisitatuena, baina aurtengo datuetan bigarren dago atari hori. Bisitatuenen hirugarren postuan dago Ya.com.
Erantzun
Sartu