MEDIABERRI berriro zabaltzea onartu du UPV/EHUk
Duela aste batzuk Mediaberri aldizkari elektronikoa ixtea erabaki zuen UPV/EHUko Errektoreordetzak. Orduan agertu zuten arrazoia, irakasle kaleratuen auziari emandako trataera izan zen. Horren guztiaren berri eman zen hemen bertan.
Izandako harremanen ostean ordea, Errektoreordetzak bere jarrera berrikusi eta atzera egin du. Beraz, auzia konponduta dago.
Dena den, orduan hartutako erabakiaren ondorioz webgunea zerbitzari batetik bestera mugitu behar izan zen, eta orain jatorrira itzultzeak arazo teknikoak planteatzen ditu. Hori dela-eta ez da itzuliko Unibertsitateko zerbitzarira, baina zabalik jarraituko du mediaberri.com izenarekin.
Aldi berean, jatorrizko helbidean hasierako proiektua mantenduko da, hots, Kazetaritzako bigarren mailako ikasleek Afganistango gerrari buruz eta Irailaren 11ren osteko egoerari buruz egin zuten irakaskuntza-ikaskuntzarako proiektua.
Erantzunak kargatzen...