Kontseiluak aukera handiak ikusten ditu Akordio Sozio-politikoa lortzeko
Alderdi eta sindikatuak
Alderdi eta sindikatu hauekin elkartu da Kontseilua: Aralar, Batasuna, EAJ, EA, Nafarroako Ezker Batua, EAEko Ezker Batua, Zutik, ANV, ELA, LAB, HIRU, STEE-EILAS, ESK eta CCOO. Beste alderdi batzuekin bilera egiteko prestutasuna azaldu du Kontseiluak.
Kontseiluko idazkari nagusiak Akordio Sozio-politikoaren beharra azpimarratu zuen, "bi arrazoi nagusiengatik. Bata, euskararen normalizazioaren prozesuaren adierazle diren faktore batzuek moteltze kezkagarria erakusten dutelako eta, bestea, euskararen gizarte erakundeek gero eta era nabarmenagoan pairatu behar duen jazarpenak kezka larria sortu duelako hiritarren artean".
Iñaki Lasak, Kontseiluko Ildo politiko-instituzionalaren arduradunak, hemendik aurrera egin beharrekoa azaldu zuen. Izan ere, Kontseiluak alderdiei eta sindikatuei bere ekarpena bidali die, Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Sozio-politikoaren neurriak. Ekarpen honetan euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko neurri zehatzak azaltzen dira.
Erantzunak kargatzen...