Teknologia albisteak

HIZTEK graduondokoaren bukaerako proiektuen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhoa Latatu - UEU
2003-12-18 : 13:12

Ostirala honetan HIZTEK (Hizkuntza eta Teknologia) graduondokoaren bigarren mintegia izango dugu eta bertan 2002-2003ko ikasturteko ikasleen graduazio-lanak aurkeztuko dira.

Mintegi hau ikasle guztien interesekoa izango da, alde batetik, projektua aurkezten dutenentzat, egindako lanari bukaera emateko oso modu ona izango delako, eta horrezaz gain, gauza polita izango da besteontzat ere, zer landu duten ikusteko, norekin, nola planteatu duten lana, atera dituzten ondorioak, topatu dituzten zailtasunak, etab. Hasiberriontzat ere aberasgarria izango da, dudarik gabe, beren lanak egiteko orduan.

Mintegiko zehaztasunak:

  • Ordua: 16:00-19:00
  • Eguna: abenduaren 19an, ostiralean.
  • Lekua: UEUko Ikastetxe nagusia. Markeskua Jauregia, Eibar.

Horra aurkeztuko diren lanak:

MASTER titulua lortu duten ikasleak:

  • Gurrutxaga, Antton (Elhuyar ): "Hitz anitzeko unitateen tratamendua hiztegigintzan. Elhuyarren hiztegigintzako datu-baserako proposamenak.". Tutoreak: Xabier Arregi, Ruben Urizar
  • Leturia Azkarate, Igor (Elhuyar ): “Lexiko-erauzketa itzulpen-memoriatan”. Tutoreak: Arantza Diaz de Ilarraza, Kepa Sarasola.
  • Ondarra Artieda, Ainara (Elhuyar ): Esaldien mugak aztertu Murriztapen Gramatika erabiliz. Tutorea: Itziar Aduriz .
  • Balza tardaguilla, Irene (IXA): “Aditzen azpikategorizazioaren txertaketa EDBLn”. Tutorea: Jose Mari Arriola.

ESPEZIALISTA titulua lortu duten ikasleak:

  • Ceberio Berger, Klara (IXA): “Anaforaren tratamendu automatikoa euskararako (1. hurbilpena)”. Tutorea: Arantza Diaz de Ilarraza.
  • Sarasua Aranberri, Asier (Code&Syntax): “Eibarko Fonoteka”. Tutorea: Xabier Zalbide.
  • Lopez Eizagirre, Saioa: “Testuen markaketa sintaktikoa”. Tutoreak: Maxux Aranzabe, Itziar Aduriz.
  • Errasti Lozares, Ion: “Euskarazko stemming-a Snowball proiektuan sortzea”. Tutoreak: Garikoitz Araolaza eta Itziar Aduriz

Informazio gehiago behar izanez gero:

idatzi edo 943 821426 telefonora deitu

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago