Sustatu logoa Teknologia albisteak

Migel Altzo saria irabazi du "Piratekin Hizkuntzaren Munduan" izeneko CD-ROMak

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Migel Altzo eta Isaac López-Mendizabal sari-banaketa atzo goizean ospatu da. Ekitaldia Donostiako Miramar jauregian izan zen, eta sariak banatzen, Anjeles Iztueta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburua, Migel Altzoren iloba eta Isaac López-Mendizabalen semea izan ziren. Elhuyarren izenean, Elhuyar Edizioetako arduraduna den Lurdes Ansak jaso du.

Aditza, deklinabidea... 8-10 urtekoendako

Piratekin Hizkuntzaren Munduan 2 CD-ROMa 8-10 urte bitarteko gazteentzako da. Piratekin bidaiatzea aitzakiatzat harturik, aditza, deklinabidea, sinonimia, etab. era dibertigarrian ikasteko aukera ematen die gaztetxoei. CD-ROM honetan bost jolas daude, eta horietako bakoitzak hizkuntzaren alor bat jorratzen du.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu