BAT aldizkariko artikuluak ON-LINE
Zer da BAT?
Soziolinguistikaren eta glotopolitikaren inguruan Euskal Herrian argitaratzen den aldizkari bakarra dugu BAT aldizkaria. 1989an sortu zen, eta orduz geroztik, 48 zenbaki argitaratuak ditu. Gaur egun, Maria-Jose Azurmendi Aierbe da aldizkariaren zuzendaria.
Orain on-line
Orain, aldizkariaren edukiak artikuluka jaisteko aukera eskaini nahi zaio modu honetara irakurleari. Lehenengo sei zenbakiak eta azken lauak izango dira bertan agertuko ez diren bakarrak; horiek paperezko bertsioan eskura litezke. Artikuluen bilatzailera joateko, hemendik joan zaitezke.
Bide batez, jakin ezazu aldizkariak 2004an hamabost urte beteko dituela-eta, harpide berriei begira eskaintza berezia egin nahi izan dugula. BAT aldizkariaren bilduma osoa doan jasotzeko aukera izango du interesatuak, bi modutara (azken lau zenbakiak eta agortutakoak izan ezik; agortuta daude 3-4, 5, eta 11 zenbakiak):
- Harpidedun eginez, bilduma osoa eskuratuko du.
- Dagoeneko harpidedun denak bere kabuz bilduma osoa erosi nahi izanez gero, berriz, 35€-ren truk lor dezake hori.
Erantzunak kargatzen...