Teknologia albisteak
1

"Portu Eskaneoa": eraso motak eta irtenbideak

Erabiltzailearen aurpegia
Juliuska - EHU-Informatika ikaslea
2003-12-18 : 09:12

Portu Eskaneo erasoaren inguruko artikuluxka honetan eraso informatiko honen moeta ezberdinak eta hauentzako hainbat irtenbide aurkezten dira.

Askotan ikusi izan dut ikasleok egiten dugun lana hor kolokan gelditzen dela edo gure ordenagailu partikularrean bakarrik ikusgarri, horregatik eta euskarazko komunitateari zerbait gehiago aportatzearren, portu eskaneoaren inguruko artikuluxka hau bidaltzen dizuet. Bertan Internet erabiliz eta oso arrunta den eraso honi buruzko informazioa dago, moetak eta zuzenketak barne. Honekin batera hau azaltzeko baliagarria izan daitekeen Power Point aurkezpen bat ere erantsi dut.

Zer da portu eskaneoa?

Portu eskaneoaren bitartez sare bateko edo urrutiko sistemak eskaneatzean datza, honen bitartez Internetetik atzigarriak diren gailuak eta hauek dituzten zerbitzuak identifikatu nahian, horien atzean entzuten dagoen zerbitzariaren inplementazioaren arabera ondoren zenbait ahulezia aurkitu ahalko dira horrela. Dauden sistemak ezagutzea laguntzen du, bere zerbitzuak, nola antolaturik dauden, zein sistema eragile ibiltzen dituzte, zein den bakoitzaren funtzioa.

Eraso motak, bi multzotan:

  • TCP/IP protokoloa erabiltzen dutenak
    • TCP/IP inplementazio guztientzat
    • TCP/IP inplementazio partikularrentzat
  • UDP protokoloa erabiltzen dutenak

Artikulu osatuagoan bidaltzen dut erasoak burutzeko zein teknika dauden eta zein aplikazio erabili daitekeen hauek aurrera ateratzeko.

Erantzunak

josu
2003-12-18 : 20:22

interesgarria zure artikulua ia jende gehiago animatzen den halakoak bidaltzen edo



JOSU.

Erantzun

Sartu