ARTANDAPE, Herri aldizkari berria Hego Uriben
Jaio da ARTANDAPE, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Ugao eta Zaratamori buruzko informazioa bilduko duen euskarazko herri aldizkari berria. Zero alearen aurkezpena aste honetan bertan egingo dugu Arrigorriagan.
Arrigorriagako ABARRAK kultur elkartearen eskutik, ARTANDAPE aldizkari berria jaio da, lau herriotako euskaldunen arteko lokarri izateko asmoz.
Aldizkariak 24 orri izango ditu
Hilabetero banatuko da doan eskualdeko buzoietan. Zero zenbakirako 5.000 aleko tirada aterako dugu, aurrerantzean eta tiradaren arabera moldatu egingo duguna.
Hilaren 18an aurkezpena
Aurkezpena ostegun honetan izango da, abenduaren 18an, Arrigorriagako Kultur Etxean. Bi aurkezpen egingo ditugu, instituzionala eta prentsari begirakoa, alde batetik, eta herriotako elkarteei zuzendutakoa, bestetik. Lehenengoa goizeko 11:00etan egingo da, eta bertara etorriko dira aldizkaria sortzen lagundu diguten Bizkaiko Foru Aldundiaren, lau Udalen eta Topagunearen ordezkariak. Arratsaldekoa, berriz, 7:30etan izango da. Batera zein bestera nahi duten guztiak hurbil daitezke, noski.
Erantzunak kargatzen...