Webgune.net: euskara hutsezko doako ostatatze-zerbitzua
2003-12-16 14:12
Webgune.net-ek hurrengo zerbitzuak dohainik eskaintzen ditu:
- 10 MB doako gunea
- FTP edo web bidezko administrazioa
- Subdomeinua: http://izena.webgune.net
- Hasiberrientzako laguntza eta Html editorea
- Publizitaterik gabe
Erabiltzaile aurreratuentzat hurrengo zerbitzu bereziak ere eskainiko ditu:
- izena@webgune.net posta elektronikoa
- Zure webgunea euskarazko bilatzaileetan gehitzeko tresnak
- Zure webgunera gehitzeko tresnak: foroak, txata,...
- Tresnak
- My SQL Datu-Basea
Nik nire webgunea minutu batean egin dut. Nola? Helbide honetan ikusi dezakezue.
Orain zure webgunea interneten eta euskaraz edukitzeko ez duzu aitzakiarik izango!
Erantzunak kargatzen...