Sustatu logoa Teknologia albisteak

Trafiko lege berriak eta alkoholemia testa

sustatu - sustatu
2003-12-19 09:12

Espainiako Gobernuak Bide-segurtasunari buruzko Legea erreformatu nahi du. Gidabaimena kentzeko eta suspenditzeko erabakia agenteek hartuko dute. Kautelazko neurria izango da.

Ondorioz, gidabaimena galdu duen pertsonak, berriro egin beharko ditu gida baimena eskuratzeko beharrezko diren frogak: test psiko-fisikoa, eta proba teoriko eta praktikoa. Gidariak errekurtsoa aurkeztu dezake gidabaimena kentzearen aurka.

Erreglamendu berria

Gidabaimenaren kentzearen gaineko erabakiaz gain, beste aldaketa batzuk ere badaude. Esaterako, beharrezkoa izango da txaleko distiratsua (erreflektantea) ibilgailuan eramatea. Bestalde, hiru falta oso larri eginez gero, gidabaimena galtzen du gidariak. Zirkulazio Kodigo berrian sartuko diren legeetariko batzuk dira horiek. Kodigo berria 2004ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.

Gidabaimena kentzearen gaineko neurria modu urgentean sartu da legedian. Behin behineko gutxitasun fisikoa atzematen dieten pertsonei zuzendutako neurria da: hanka edo besoren bat apurtuta dutenentzat, betaurreko edo lentilla gabe gidatzen dutenak… Lege haustea egin duten edo istripu baten inplikatutako pertsonei kendu ahal izango diete gidabaimena, gidatzeko beharrezkoak diren kondizioak galdu duten sintomak azaltzen dituztenei, alegia.

Ez dira multzo horretan sartzen alkohol eta drogen menpe gidatzen dutenak, hori delitua baita. Azken honen haritik, proba egin daiteke alkoholemia test honekin. Aukeratu alkohol maila eta gero saiatu giltza sarrailan sartzen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu