Ekintzaileen Lehiaketako ideiak ezagutzeko aukera
Ekintzaileen Kutxa Sariak Internetekin zerikusia duten enpresa ideia hoberenei ematen zaie, enpresa sortzea eta teknologia berrien arloan enplegua sortzea sustatzeko asmoz.
Lehiaketako irabazleen ideiak
Jardunaldi horretan, hiru lehenengo edizioetako garaileek beraien esperientzia arrakastatsuak aurkeztuko dituzte, Miramon Enpresa Digitalaren laguntzaz, nola bilakatu dituzten enpresa errealitate eta proiektu. Aurtengo irabazleen ideiak ere emango dituzte ezagutzera.
Abenduaren 18an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara izango da jardunaldia, Miramon Zientziaren Kutxagunean. Sustatun duzue jardunaldiaren egitarau osoa.
Jardunaldian parte hartzeko izena eman nahi izanez gero, www.enpresadigitala.net eta www.miramondigital.com webguneetan egin daiteke. Baita 943 000 999 telefono zenbakira deituta ere.
Erantzunak kargatzen...