Teknologia albisteak
1

Euskara, debekatuta Star Academyn

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2003-12-12 : 14:12

Azkenean, Patxi saratarra kaleratu dute Star Academy lehiaketatik. Hala ere, sekulako arrakasta izan omen du. Bere aitak adierazi du Euskadi Irratian debekatua zuela semearekin euskaraz mintzatzea. Hori egiten zuen bakoitzean, eten egiten omen zioten komunikazioa.

Gaur eguerdian Jasone Iroz kazetariak elkarrizketatu du Patxiren aita Faktoria irratsaioan, Euskadi Irratian. Aitak esan du semearekin euskaraz hitz egiten zuen bakoitzean, eten egiten zietela telefono komunikazioa. “Han erabat bakartuta dauzkate neska-mutilak —esan du aitak—, mundutik aparte, eta jakin nahi izaten dute aldi oro zer esaten zaien. Horregatik, gu euskaraz hasi bezain fite, haiek ulertu ez, eta moztu egiten ziguten. Hasieratik abisatu ziguten soilik frantsesez mintzatzen ahal ginela semearekin”.

Etenak eten, Patxi egun hauetako batean kaleratu dute, eta, gaur bertan, elkarrizketa labur bat eskaini dio Susana Mujikari Faktorian. Mutila Parisko aireportuan zegoen, jendez inguratuta, eta presaka. Euskara garbian esan dio Susanari hainbat gala egingo dituela, disko bat egiteko asmoa duela, eta 22an inguratuko dela Sara bere jaioterrira.

Patxi Saran jaio zen orain 22 urte, eta Xalbador Ikastegian ikasi eta gero, Zuzenbidea eta Ekonomia ari zen egiten. Gaur egun, berriz, Star Academy telebista saioko izarretako bat bihurtu da.

Patxiren euskaltasuna dela eta ez dela, urria eta azaro artean eztabadida bat piztu zen Sustrai Colina bertsolaria eta Itxaro Borda idazlearen artean. Horren berri hemen eman genuen, Sustatun.

Erantzunak

Sustatu
2003-12-12 : 15:07

Espainiako Operación Triunfon (2. edizioan), antzeko gertatu zen Beth partehartzailearen telefono hizketaldiekin (gero Eurovision-era joan zen neska), katalanez jarduten zuelarik bere amarekin.


Protestak ere izan ziren Katalunian. Eta ondorioz, nonbait OT-k jarrera zuzendu ere bai. Erreferentzia bat joventindependentista.com
webgunean.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago