Munduko albatrosak babesteko mundu-mailako kanpaina bati ekin diote Zeelanda Berrian. Aldarrikapen bat sinatzea da kontua. Bada aldarrikapena bera eta horren inguruko kontu guztiak euskaraz ere ageri dira webean,
Zeelanda Berriko Royal Forest and Bird Protection Society delakoak ekin dio, mundu osoko albatrosak babestearren, legez kanpoko arrantzaren aurkako eta tretzak neurri gabe erabiltzearen aurkako nazioarteko kanpainari. Dagoeneko ingelesez, katalanez, gazteleraz, frantsesez, neerlanderaz eta euskaraz sinatu daiteke. Euskal Herrian egiten diren kanpaina askotan ezin egin duguna egin dezakegu webgune honetan.
Sinaketaren helburua: Sinatzen dugunok legez kanpoko arrantza ezabatzeko deia egin nahi diegu herrialde guztiei.
Azken hamar urteotan, legez kanpoko arrantza (ez araurik, ez kontrolik ez duena) ikaragarri areagotu da. Legez kanpoko arrantzak oso eragin larria izan du ozeano guztietako arrain- eta itsas hegaztien populazioetan.
Urtero, milaka eta milaka itsas hegazti akabatzen ditu legez kanpoko arrantzak. Horien artean albatros eder eta miresgarri asko eta asko. Espezie asko galtze-bidean ipini ditu dagoeneko.
Legez kanpoko arrantza geldiarazteko herrialde guztiek bat egin behar dute eta:
foc
ontzi horiei portu eta merkatu guztiak itxi, eta haien harrapakinak bahitu;Albatrosak alferrik akabatzeari uzten lagun dezakezue zuek.
Mesedez, geldiaraz ezazue legez kanpoko arrantza.
Erantzun
Sartu